Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Miguel Hernandez (1910-1942)

http://www.euskaragida.net/2014/11/miguel-hernandez-1910-1942.html
LIBURUAK 16 URTETIK GORA 
Izena: Miguel Hernandez (1910-1942)
Egilea: Miguel Hernandez
Itzultzailea: Josu Landa
Argitaletxea: Susa Literatura
Azalpena: Munduko Poesia Kaierak bildumako 6. zenbakia:
Ingurune aski soil eta xumean hezi zen Miguel Hernandez. 1910ean Orihuelan munduratu zen ahuntzain familia batean. Inguruko ume gehienak ez bezala, hamar urtez eskolatu zen, urte asko orduko lagunei erreparatuz gero, baina aski gutxi gerora lortu zuen maila poetikorako. Batxilergoa jesuitekin hasi zen ikasten eta han ezagutu zuen Jose Ramon Marin Gutierrez, “Ramon Sije” ezizeneko adiskide mina, zeinaren heriotzaren oinazean bere poema sonatuenetako bat idatzi zuen: Ramon Sije-ri elegia. Ezin izan zuen batxilergoa amaitu aitak ahuntzaintzarako etxean behar omen zuelako, eta halaxe itzuli zen, bere borondatearen kontra, ahuntzak bazkatzera hamabost urte zituela.
Urtea: 2014 
Prezioa: Munduko Poesia Kaierak bilduma: Urtean 40€ (udaberrian 20€ eta udazkenean 20€). Dendetako salneurria: aleko 10€
Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa