Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Gaueko Entziklopedia Koxkorra

http://www.euskaragida.net/2014/12/gaueko-entziklopedia-koxkorra.html
MUSIKA HAURRAK
Izena: Gaueko Entziklopedia Koxkorra
Egilea: 2princesesbarbudes
Ilustratzailea: Helena Casas
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena: 2princesesbarbudes taldeak ondutako 13 abesti, gaueko kontuak hizpide dituzten 13 abesti, biltzen ditu Gaueko Entziklopedia Koxkorra lanak. Letrak ere taldeak osatuak dira Xavi Grimau poeta katalanak (Gaua marrazki bat da) eta Maialen Lujanbio bertsolariak (Ondo lo egin) idatzitako biak izan ezik. Helena Casasek ilustratutako albuma da liburu-disko honen formatua. Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika. Pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzen dituzte.  Enciclopèdia baixeta de la nit katalanezko diskoaren euskararako egokitzapena da.
Urtea: 2014
Prezioa: 17€







Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa