Adorez



irudia
Izena: Adorez
Egilea: Humus
Argitaletxea: Bonberenea
Azalpena:
Humus talde tolosarra grabaketa estudiotik igaro da berriz ere. “Saurius” (Bonberenea Ekintzak, 2013) diskoarekin burututako 40 kontzertutik gorako bira luzearen ostean, “Adorez” izeneko lan berria aurkeztera datoz. Lau abestiz osatutako lan honek Karlos Osinaga izan du soinuaren gidari. Diseinua berriz, Tzesne artista grafikoak burutu du. 2016ko Otsailean grabatua, EP-CD formatuan ikusiko du argia Bonberenea Ekintzak zigiluarekin.
Humus sustraietara bueltatu da, disko ertain honen izenburuak dion bezala adorez, gordinki. Taldearen hasierako formatura itzuli dira, power trio bezala ezaguna den hirukotera. Natalia ahotsa eta baxuarekin, Mantxi gitarrarekin eta Aritz baterian. Esan bezala, proposamen gordina dakarkite oraingoan, taldekideek zuzenekoetan transmititzen dakiten indarra eta intentsitatea estudioko lanean islatuz. Eurek dioten bezala, eszenatokia da bere tokia eta “Adorez” bertara eramateko gogo handiekin datoz.
Adina: 12-16, Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 11-20 €

Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa