Altxor kutxa

irudiaIzena: Altxor kutxa
Egilea: Rosa Huertas
Ilustratzailea: Kike de la Rubia
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Azalpena: Gaia: Hirigintzako espekulazioa kostaldean. Girotzea: Espainiako Mediterraneoko kostaldea. Laburpena: Sofiak lehenengoz igaro ditu udako oporrak kostaldeko herri batean; bertan, ume talde baten lagun egin da. Batez ere Migelekin moldatzen da ondo. Migelek 11 urte ditu eta arazo larria du: bere aitonak herentzia banatu du eta Gines osabak bere zatia higiezinen agentzia bati saldu nahi dio, musikaz bizitzen saiatzeko. Horrek esan nahi du hondartza eraikinen eta turistentzako hotelen urbanizazio bilakatuko dela. Saldu ez dezan konbentzitzeko, ikertzen hasi dira eta jakin dute bere amonak –hilda dago– izugarri maite zuela leku hura. Horren berri eman, eta lortu dute Ginesek azkenean bere lursail zatia kanpina eraikitzeko saltzea, eta ez urbanizazioa egiteko, umeak beldur ziren bezala.
Adina: 10-12
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9106-206-6
Prezioa: 11-20 €







Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa