Gure Eroyak

irudiaIzena: Gure eroyak
Egilea: Bi bala
Argitaletxea: Bonberenea
Azalpena:
Bueltan da Bi Bala. Bueltan da Alegia, Ataun eta Orioko kideak biltzen dituen laukotea. Kaleratu zuten aurreneko diskotik urtebete ere igaro ez denean (Wasabi, 2014), bigarren lana gauzatu eta argitaratu dute, Gure eroyak izenarekin.
Bertso musikatuekin zerikusia duen proiektu honen muina, berriz, hitzak dira. Oso gutxi dira talde honen arkatz zorrotzek jaurtitzen dituzten baletatik aldegin dezaketenak, taldea bera barne. Kontraesanak abestia, adibidez, gure egunerokotasunean ikusi ditzakegun kontraesanen errepaso bortitza, edo Ertzainak kantuan Euskadiko poliziari egindako ereserki sarkastikoa dira honen eredu. Ezin ahaztu, ezta ere Familia sakratua, Nueva Vulcano talde kataluniarraren bertsio dotorea.
Jasango ote du Euskal gizarte posmodernoak bertsolari rockero hauen enbata?
Adina: 12-16, Helduak
Urtea: 2015
Prezioa: 10 €








Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa