Ifarraldeko kantu zaharrak

irudiaIzena: Ifarraldeko kantu zaharrak
Egilea: Xalbador
Argitaletxea: Elkar
Azalpena:
Xalbador Urepeleko bertsolaria hil zenetik 40 urte beteko dira aurten (azaroaren 9an) eta aukera hau baliatu nahi dugu, berak grabatutako hainbat disko eta bertso berrargitaratzeko. Udaberrian, Herri Gogoa diskoetxean grabatutako “Ifarraldeko kantu zaharrak” izeneko LP bikoitza CDan aurkeztu nahi dizuegu. Disko hau oso berezia da, garai hartan Iparraldeari buruz gauza gutxi jakiten baitzen Hegoaldean eta disko honi, eta orduko beste kantari batzuei esker (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, …), sartzen hasi zen Hegoaldean Iparraldeko lirikaren indarra. Udazkenean argitaratuko ditugu CD bikoitzean, Xalbadorren bertsoak eta bere hiletetan egindako omenaldi sentikorra.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 8436007085375
Prezioa: 18,95 €








Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa