Inoiz egin dugun diskorik onena

irudiaIzena: Inoiz egin dugun diskorik onena
Egilea: Ze Esatek!
Argitaletxea: Bonberenea
Azalpena:
Itzuli da dantzatokietara Ze Esatek taldea! Ez hala nola gainera, inoiz egin duten diskorik onenarekin bueltatu dira. Hala dio behintzat Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratutako disko honen izenburuak (“Inoiz egin dugun diskorik onena”). Egia esan, aukera handiak izan ditzake horrela izateko. Hasteko, urteen poderioz irabazitako esperientziak ematen dien jakinduria grabatutako abestietan islatuta geratu delako. Horrela, egunerokotasunean gertatzen diren egoera edo albisteak euren begirada kritiko eta sarkastikotik abiatuta margotzeko gai izan dira beste behin.
Gaiak anitzak dira eta ez da ia inor salbatzen euren ikuspegi kritikotik. Jonky-Rolari abestiak, esaterako, beste edozerren gainetik gorputza gurtzen duten pertsonak ditu jomuga. Amaiera alaiegirik ez duen maitasun istoriorik ere bada diskoan (Ilunetik argira eta buelta) eta lagunen arteko harremanetan konfiantza nagusitzen denean gertatu ohi dena deskribatzen duen abesti bat ere bai (Ezin zaitut jasan). Parrandari buruzkoak (Zapaiatik zintzilik), Klase kontzientzia aldarrikatzen dutenak (Working Class), administrazio publikoko goi karguetatik enpresa handienetako administrazio kontseiluetara daramaten ate birakariak aipatzen dituztenak (Kosta ala kosta) etab. Ez zaio ahaztu talde donostiarrari zein den gure kontzientzia eta pentsamoldeak astintzeko duten estiloa.
Adina: 10-12, 12-16, Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 10 €








Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa