Manex Pagola. 100 kantu


irudiaIzena: Manex Pagola. 100 kantu
Egilea: Manex Pagola
Argitaletxea: Elkar
Azalpena:
Liburu honetan aurkitzen dira Manex Pagolaren ehun bat kantu, hitz eta aire, urtez urte eginak Baionako Euskal Museoan 31 urtez ogibide lanetik landa! Beren notekin ere Jo Maris jaunari esker. Horietan ahantzi gabe herriak jadanik aski laster beretu dituenak: Urtxintxa, Lanik gabe, Irrintzina, Jaun mera, Azken dantza eta beste... Bestalde, Jo Maris jeinutsuarekin lankidetza pollit bat seinalatzeko, hor dira ere bururatzean honen zenbait obra eder, beste ainitz ere baititu oraino... Doatzila orain kantu hauek guziak herritarren atseginetan eta hauen denen berotzeko ahal den toki guzietan. Bai eta oraino ezagunak ez diren horiek ere liburutik plazaratzeko airez aire, kantari bakar, korala, otxote eta bestek!
Adina: Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9027-565-8
Prezioa: 12 €







Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa