Betaurrekoak hozkailuan

irudiaIzena: Betaurrekoak hozkailuan
Egilea: Oihane Fernandez
Ilustratzailea: Ainara Azpiazu
Argitaletxea: Ibaizabal
Azalpena: Gaia: Marak aitarekiko duen maitasuna. Girotzea: Eskolan eta familian. Gaur egun. Laburpena: Egunkarietan agertzen den pertsonaia famatua ez izan arren, Mararentzat aita da munduko pertsonarik miresgarriena. Hain da berezia eta hain daki gauza asko. Elkarte misteriotsu bateko ohorezko kide ere bada, gainera. Baina, zoritxarrez, munduko gizonik despistatuena ere bada, eta edonon galtzen ditu bere leopardo pastadun betaurreko kutunak: kalean zehar, postontzietan,… Behin Donostiako aquarium-eko marrazoen urontzi barruan ere bai. Halakorik! Ezetz asmatu non galdu zituen azkenekoz?
Adina: 10-12
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9106-198-4
Prezioa: 11,40 €







Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa