Ispilu biluziak

irudiaIzena: Ispilu biluziak
Egilea: Edu Zelaieta Anta
Argitaletxea: Pamiela
Azalpena: Ez omen dute gezurrik esaten eskuko ispiluek. Ez aintzira garbiek. Ez botila hustuek. Denetan leialenak omen dira eskuko ispiluak, egia optiko osorik eskaintzen ez badute ere. Gerta liteke sakelan edota poltsan daramagun ispilutxoa teman ibiltzea ez dakusagun (geure) alderdiren batekin. Eta gezurretan ari zaigula iruditzea. Ez omen dute isla bera isurtzen eskuko ispiluek. Ez aho arrotzek. Ez isiltasun ezagunek. Nire mirailtxo hauek, adibidez, biluzik dabiltza zuen begien aurrean. Lasai aukeratu, hortaz, nola agertu, zeri erreparatu, zeinetan ikusten duzuen zeuen burua hobekien.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-7681-947-0
Prezioa: 11-20 €
 






Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa