Tango iritsita, hiru dira



irudiaIzena: Tango iritsita, hiru dira
Egilea: Justin Richardson eta Peter Parnell
Ilustratzailea: Henry Cole
Itzultzailea: Manu López Gaseni
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Azalpena: “Tango iritsita, hiru dira” New York-eko Central Park-eko zooko pinguino papozuri bikote berezi baten egiazko historia da; Rob Gramzay-k –haien kabian arrautza bat jarriz– kume bat izateko aukera eman zien, harri bat alferrik txitatzen ari zirela ohartu eta gero. Horrela jaio zen Tango, bi aita izan zituen lehen pinguinoa. Justin Richardson eta Peter Parnell egileen lehen haur-liburua oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat sari jaso ditu argitaratu zenetik, 2005ean. Hala ere, alderdi kontserbadoreek gaitzetsia ere izan da, familia-eredu berrien aurkakoak baitira. Istorioan informazio-testua eta narrazioa literarioa uztartzen dira oreka ezin hobean. Ilustrazio adierazgarriek deskribapen-funtzioa betetzen dute, irudi errealisten bidez eta, denboraren joana adierazteko, biñeta-moduko konposizio batzuen bidez.
Adina: 05-09
Adin-oharrak: 4 urtetik aurrera
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-7681-928-9
Prezioa: 15 €
 






Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa