5 Segundoro

irudiaIzena: 5 Segundoro
Egilea: Mikel Andueza
Argitaletxea: Bonberenea
Azalpena:
5 Segundoro / Cada 5 segundos diskoak jatorrizko zortzi konposizio eta Mikelek berak Axuri Beltza doinu tradizionalarekin egindako moldaketa bat biltzen ditu; azken hori Jaurrietako emazteek jaietan interpretatzen eta dantzatzen duten dantza abestua da. Egitura harmoniatsu konplexuak eta baita bihurriak ere sortzeko obsesioaren ondorioz jazzean doinu bikainak sortzeko interesa zenbaitetan apur bat baztertuta dagoelako sentsazioa nagusitzen den honetan, bihotza altxatzen du Mikel bezalakoekin topatzeak, oso doinu ederrak ontzeko gai baitira eta konposizioa osotasun baten gisara ulertzen baitute, zeinetan elementu guztiak, doinuak, harmonia eta erritmoa, eskutik hartuta doazen ideia orokor batean barrena. Segur asko horrexegatik, batasunaren sentsazioa hautematen dugu, ongi garatutako istorio osoa, Mikel Anduezaren gaiak entzuten ditugunean, idatzita dagoenak eta bakarkako inprobisazio pasarteek helburu bera baitute: forma ematea ideia bati, usain gozo bati, istorio bati. Zaude ziur hor kanpoan ez dagoela horrelako zerbait lortzeko gai den asko.
Adina: Helduak
Urtea: 2015
Prezioa: 10 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa