Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Beltzaren koloreak

irudiaIzena: Beltzaren koloreak
Egilea: Jon Alonso
Argitaletxea: Susa Literatura
Azalpena:
Nolakoak ote dira nobela beltzetako protagonistak? Azken ehun urteko 25 bat idazle nazioartekoren 150 liburu inguru irakurrita, Jon Alonsok ohar eta iritzi argigarri batzuk eskaintzen dizkigu Beltzaren koloreak saiakeran.
      Gertaera kriminal bat ikertzen duen narrazioa da nobela beltza. Jatorrian, gizartearen gaineko begirada kritikoa proposatzen du, gizartearen ertzean dagoen pertsonaia baten ikuspegiaren bidez. Pertsonaia hori detektibe bat da askotan, baina ez polizia. Detektibea poliziaren antagonista izaten da, helburuetako bat baita ordena zaintzeaz arduratzen direnen ustelkeria, gehiegikeria eta moral eskasa azaltzea. Hau dena, Bigarren Mundu Gerra baino lehenagoko garaiari dagokiona da. Gero, protagonistaren eta polizien arteko antagonismoa leuntzen hasiko da-eta.
Adina: 12-16, Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-92468-80-5
Prezioa: 11-20 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa