Bost minutuko lasaialdia

irudiaIzena: Bost minutuko lasaialdia
Egilea: Jill Murphy
Ilustratzailea: Jill Murphy
Itzultzailea: Manu López Gaseni
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Azalpena:
Itzel andreak erretilu bat hartu zuen arasatik, eta haren barruan jarri zituen teontzia, esne-pitxerra, bere katilu-platertxo kutunak, ogi txigortua marmeladarekin eta bezperan sobratutako pasteltxo bat. Egunkaria sakelan sartu zuen eta aterantz joan zen ezari-ezarian… Lehen aldiz argitaratu zela 30 urte betetzen diren honetan berreskuratu du KALANDRAKAk Jill Murphy-ren album hau. Heldu asko identifikatuko dira berarekin; izan ere, “Bost minutuko lasaialdia” obrak ume txikien ardura dutenen desira ia iritsiezin bat aldarrikatzen baitu: une batez mundutik bakartu ahal izatea, umeek tarte hori eragotzi gabe beren kezka, ustekabeko burutazio eta espontaneotasunez. Azpimarratzekoa da animalia sendoak aukeratzea, elefanteak, halako kontakizun jostagarri eta maitagarri horretako protagonista gisa. Itzel andreak eta haren umeek egokiro hartzen dute giza itxura eguneroko janzkeraz eta etxeko giroan egunaren hasieran. Pertsonaien adierazkortasunak sentimendu sail zabala islatzen du: amaren etsipen, haserre edo eroapenetik pakidermo gazteen damura edo suhartasun xalora, energiaz gainezka dabiltzala. Izan ere, Itzel andreak minutu baketsu eta lasai batzuk besterik ez du nahi, bere bainuontzi bero, apartsu eta pindartsuan. Bizitza bera bezain erreala den istorio bat, naturaltasunez, umorez eta txeraz kontatua.
Adina: 00-04, 05-09
Adin-oharrak: 3 urtetik aurrera
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-7681-938-8
Prezioa: 11-20 €






Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa