Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Dramatic-thlon

irudiaIzena: Dramatic-thlon
Egilea: Estricalla
Argitaletxea: Autoedizioa
Azalpena:
Ohikoa denez, bere lan berria puntualki dakarkigu Estricalla hardcore taldeak (eta hori ez da gauza makala kontuan hartzen badugu talde underground-a dela).
Haien betiko jarraitzaileek aukera ezinhobea daukate taldearen ohiko doinuaz gozatzeko. Diskoak 11 abesti berri ditu, eta tartean kolaborazio ezberdinak izan dira, hala nola Aitor Abio (Pilt), Angela Davis, Miren Aranguren edota Bullet Lavolta taldeko Yukki Gipe-renak. Aurkezpen dotorea (digipacka, hain zuzen ere), diseinu erakargarria eta musika azkarra, basatia eta melodikoa aurki ditzakegu. Hitzei dagokienez, ohiko salaketa eta amorrua topatuko dugu.
Hemen aurkezten duguna formatu digitala da, hala ere, LPa eskuragarri izango da gutxi barru.
Adina: 12-16, Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 10 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa