Con la tecnología de Blogger.

Facebook

EUSKARA LH 1. LIBURUA + LAN KOADERNOA

irudia

Izena: EUSKARA LH 1. LIBURUA + LAN KOADERNOA
Egilea: Rosa Mari Arano
Ilustratzailea: Ivan Landa
Argitaletxea: Erein
Azalpena:
Euskal Hizkuntza eta Literatura Material hau hizkuntza errealite jakin bati erantzuteko sortua dago eta hizkuntza arloan helburu jakin batzuk lortu nahi dituen eskola batean egin eta esperimentatu izan da,Txingudi Ikastolan. Erabaki asko testuinguru horretan ulertzen dira. Labur baino ez bada ere, material honen zutabe diren oinarri teorikoak azalduko ditugu ondorengo lerroetan. Honako hauek alegia: • Hizkuntza berbazko ekintza bat da. Hiztunak testuinguruan (komunikazio egoeran) eragiteko asmoz erabiltzen du hizkuntza, eta horretarako giza talde jakin batek gauzatutako hizkuntza baliapideak zuzen erabiltzeko estrategiez baliatzen da. • Testua da erabilera zein ekoizpen unitaterik aproposena (ahoz nahiz idatziz) hizkuntzaren irakaskuntza arloan. • Curriculumeko zenbait eduki aukeratzeko, testuak aukeratzeko alegia, testu tipologietan oinarritzen gara, berbaldi genero edo testu generoen sailkapenak eta deskripzioak eskaintzen dizkigute eta. • Ikuspegi askotarik abiatutako ikerketek argi uzten dute hizkuntza bat baino gehiagoren jabekuntza prozesuek elkarren arteko lotura hestua dutela. • Hizkuntza ezberdinen jabekuntza besteekiko elkarrekintzan ematen da. Hizkuntza bakoitza, beste hizkuntzetako eduki linguistikoak eskuratzeko, ikasleek kontziente edo inkontzienteki erabiliko duten ezagumendu iturri bihurtzen da. Badirudi hortaz, lehen edo bigarren hizkuntza zenbat eta hobeto menderatu, hainbat eta errezago eta hobeto eskuratuko direla hurrengoak. • Gainera, diskurtso generoak hizkuntza guztietan berdintsuak dira, ekoizpen baldintzei berdin erantzuten diete eta testu egitura berdintsua dute. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dena, bakoitzaren azaleko osagai linguistikoak dira. • Hizkuntzari buruzko hausnarketa alorrak ere, berak dira hizkuntza guztietan (semantikoa, sintaktikoa, testuala, pragmatikoa...), nahiz eta hizkuntza bakoitzak alor bakoitzean bere-bereak dituen, besteengandik ezberdinak diren gauzatzeak izan.
Adina: 05-09
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9746-931-9
Prezioa: 31-40 €




Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa