HALFWAY TO HELL - Albokarako 333 doinu

irudiaIzena: HALFWAY TO HELL - Albokarako 333 doinu
Egilea: Alan Griffin
Argitaletxea: Aztarna Musika Eragintza
Azalpena: Infernura erdibidean honek 333 doinu dakarzkigu, duela hogeita hamar urtetik hona Euskal Herrian finkatua zaigun Alan Griffin musikari irlandarrak sinatuak, berak sortuak zein herri-ondaretik moldatuak. Bilduma oparoa, iruzkinez eta oharrez hornitua, bere zabalean biltzen dituelarik, albokarien soinutegirako dantza berrietatik hasi, eta kantutegietan musikarik gabe heldu zaizkigun hitzentzat berariz onduriko piezetaraino. Halako etorri bikaineko gure irlandarrak ikuspegi kosmopolita eta ikasi batez aberastu du alboka, euskal ikonoetarikoa den tresna berezi hori, eta hemen bilduriko emaitzak erakargarritasun handia du hala zalearentzat nola herri-musika aztergai dutentzat.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-608-3487-8
Prezioa: 21-30 €




Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa