Haztearen Izerdia (10" Ep / Cd)

irudiaIzena: Haztearen Izerdia (10" Ep / Cd)
Egilea: Belarmiñak
Argitaletxea: Bonberenea
Azalpena:
Energia, kemen eta grina handia darie Belarmiñak taldearen kantuei. Power pop eta rock and roll kutsuko doinuak dira, indartsuak, eta leunak, aldi berean, melodia politez jantziak.
Iki Poliki (gitarra eta ahotsa), Eñaut Maiz (baxua eta ahotsa), Ilargi Agirre (bateria) eta Joxi Ubeda (gitarra eta ahotsa) Belarmiñak taldeko kideek Karlos Osinagaren eta Leire Zumetaren laguntza estimagarria izan dute beren lehen diskoa osatzeko garaian. Karlos Osinaga maisuak grabazioa, nahasketak eta masterizazioa bikain egin ditu, gitarra ere jo du, eta Leire Zumetak bere ahots ederraz egin ditu koruak.
Belarmiñak taldea 2013an sortu aurretik, beste zenbait taldetan jo dute taldekideek: Lobo Electrico, Tortura Sistematika, Bukaera, Batzuk, Tanta, Hard Maon, Perros Deshidratados… Ilargik Perlak eta Screaming George and the Hustlers taldeetan ere jotzen du. Denbora honetan, Leire Zumeta, Iratzar taldeko kidea, ere aritu izan da soinu diatonikoa jotzen.
Adina: 12-16, Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 8


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa