Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Ixa

irudiaIzena: Ixa
Egilea: Solte
Argitaletxea: Taupaka
Azalpena:
“IXA” Santutxuko bostkotearen lan berri hau bederatzi kantuk osotzen dute. Bertan, aurreko Distantzia Nahikoa! eta EroAlea diskoetan bezala, erritmo biziak topatuko ditugu, hardcorea beste estilo musikalekin (rock, metal…) nahasturik, eta errealitatea, bizipenak eta injustiziak salatzeko euskaraz abesturiko hitzak.
Gorputz barrura sartzen zaizkizun gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsu zein berezkoak biltzen ditu. Kantu sendoak uzten dizkigu “IXA” disko honek, musikalki amankomunekoak baina desberdinak haien artean. Abesti baten baitan ere, estilo musikal ezberdinen nahasketa topa ditzakegu diskoa entzuterakoan. Zuzenekoetan izerdia lehen minututik botatzen duen talde horietakoa da Solte, eta gogo, indar zein ilusio hori da estudiora eraman dutena.

Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 11-20 €

+
Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa