Izotz erregina

irudiaIzena: Izotz erregina
Argitaletxea: Taupaka
Azalpena:
Bere aurreko “Aire es Vida” diskaren ondoren, La Basu “Izotz Erregina” lan berriarekin dator, euskarazko hiru abesti biltzen dituen EP bat, urte amaieran argitaratuko duen diskaren aurrerapena.
Instrumentalen produkzioak DJ Ibairen esku egon dira, eta luxuzko kolaboratzaileekin elkartu da La Basu: Alde batetik, Mufasa, Euskal Herriko beatbox txapelduna, eta bestalde Jon Velasco eta David Nanclares gitarra eta baxua jartzen. David Nanclaresek grabatu du Barakaldoko Hala Dzipo estudioan, eta nahasketa eta masterizazioa berriz, Unai Mimezak (SoinuArt) egin du.
Zalantzarik gabe, lan honek ez du inor epel utziko, izan ere, La Basu dugu EP bat euskara hutsean grabatzen duen lehen emakumea.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 11-20 €

+
Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa