Legacy

irudiaIzena: Legacy
Egilea: Alberto Arteta Group
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena:
Alberto Arteta saxofoi jotzaile aparta da, teknika handikoa eta soinu kalitate bikaina eskaintzen duena, musikagile gisa ideia pizgarriak proposatzen dituena. Disko hau entzunda argi eta garbi dago ez dela txantxa berea eta bidelagun dituenena: hemen dira, eta standar zaharrak esango lukeen bezala, geratzeko iritsi dira. Disko honetan soilik standard bakar bat dagoen arren, talentu berezia eta abesti bakoitzaren dinamiken eta mugimenduen gaineko kontrol miresgarria agerian uzten dituzten gai propioak dira gainerakoak. Bizitzatik eta berezko lurrinetik arnas egiten duten gaiak dira. Artetaren ibilbide profesionala errepasatuz: bere promozioko lehendabizikoa izan zen Pablo Sarasate Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, eta Amsterdamen osatu zuen bere prestakuntza; han ere nabarmendu egin zen eta Dick Oatts, Dave Douglas eta Don Menza bezalako maisuen eskutik eskolak jasotzeko aukera izan zuen. Bidean jartzea baizik ez zitzaion falta, eta bide horretan lehen urratsak egiten eman ditu azken urteak. 2014an kaleratu zuten BAT , Alberto Arteta Group izenarekin argitaratutako lehen lana; orduz geroztik, ongi egina dagoena estimatzeko eta programatzeko prest dauden espazio guztietan, horrelakoak ere egon baitaude, ibilia da talde hau, aitzindari gisa ibili ere. Harrera ona egin zioten diskoari, eta beraz, zentzuzkoa denez, haren ondorengoa da The Legacy hau. Bitartean, hainbat talderekin jardun izan du Albertok askotariko emanaldietan eta grabazioetan: Anaut, Jorge Garrido, Mauro Urriza, Kike Arza, Jean Marie Ecay eta Broken Brothers Brass Band paregabea. Gainera, tximistaren abiaduran igaro da Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko ikasle izatetik bertan maisu izatera eta saxo eskolak ematera.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 10 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa