Uda labur hori

irudiaIzena: Uda labur hori
Egilea: Juan de Diego Trio
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena:
Juan de Diegoren ibilbide profesionala oraindik ongi ezagutzen ez zutenentzat berme hutsa da honako lana. Anaia Víctorrekin batean de Diego Brothers taldeko burua izan zen, eta ezin konta ahala proiektutan parte hartu du izen handiko eta joera askotako musikariekin batean. Badira bi hamarraldi baino gehiago Juan Bartzelonan bizi dela, eta bere musikak ez dio egunetik egunera hazteari utzi, betiere lurralde berriak, bestelakoak, pertsonalak, bilatuz, eta jazza berau inguratzen duen mundura zabalduz, haren indarra, haren arnasa, hauspotuz. Ez zaitez lan honetan bide-zidor erosoak, konbentzionaltasunak, norbere atsegina, bilatzen saiatu. Alferrik galduko duzu denbora. Taldekideen inguruan beste horrenbeste esan liteke. Buenos Airesen sortutako Dani Pérez ezaguna zen 90. urteetako Bilboko agertokietan, une honetan Bartzelonan bizi da, eta proiektu honentzako bidaide ezin egokiagoa dela besterik ezin esan dezakegu; jakintsua da haren gitarra, kaleidoskopio bat bezain moldakorra eta berez nahikoa da taldearen soinuari oinarri sendoa eta aberastasun handia emateko. Joe Smith Chicago ondoko herri batekoa da, baina 2000. urtean iritsi zenetik Bartzelonako beste herritar bat bihurtu zen. Joe ere sormen handiko musikaria da, eta ohituta dago bere literatur ibilbidea musika proiektuekin lotzen
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 10 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa