Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak

irudiaIzena: Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak.
Egilea: Mikel Etxaburu Osa
Argitaletxea: Erein
Azalpena: Poesia,32 Sator begietara ohitu gara; ikusi baino nahiago dugu begiratu. Mesanotxeko argia piztuta ilargia itzaltzeko ohitura dugu, errazago da-eta horrela norbere bidea. Poema hauen bidez, sator begiak patrikan gorde eta mesanotxeko argia itzalita beti, zetazko marasma haritik tiraka banatu ditut betileak eta begietan jantzi dut hurkoaren azala. Ikusi ditut pertsonak eta ertzak, hiriak eta esperantzak, xiringak eta lagunak. Poema hauen bidez lo zaudela zabaldu nahi dizkizut begiak zurekin batera ikusten ikasteko. Finean, nahi edo ez nahi, satorrak ez du ikustea helburu; baina gu, zoritxarrez, ez gara sator. Gure balkoian bizi den pagoak ez du basorik helburu, eta hala ere, hosto berriak hazten zaizkio udaberrietan.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9109-146-2
Prezioa: 8 €

,
Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa