Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Charlie Haden omenduz

irudiaIzena: Charlie Haden omenduz
Egilea: MARCELO ESCRICH / SILENT TRIO
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena:
Silent Trio Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko korridoreetan gorpuztu zen, bertan ematen baitituzte eskolak taldekideek. Gitarrak, saxoak eta kontrabaxuak osaturiko hirukotearen lehenengo proiektu honetan omenaldi gisa ezagutarazi nahi dute Charlie Haden-en alderdi agian ezezagunena, musika ontzailea ere izan baitzen. Hadenenak dira album honetako hamalau gaietatik hamaika, eta Escrichek eta bere lagunek (bikaina da Alberto Artetaren eta Luis Giménezen lana, baita Mikel Andueza handiaren, Terela Gradinen eta Javier López Jasoren ekarpena ere) berritu egiten dituzte, egilearekiko begirunea eta taldekideen ekarpena modu ezin zuzenagoan elkartuta. Marcelok ondutako hiru gaiek agerian uzten dute egile honen Hadenekiko mira, eta agerian uzten dute, era berean, haren musika ontzeko talentu berezia. Charles Edward Haden Iowako estatuan jaio zen, 1937an. Contrytik abiatuta ibilbide oparoa egin zuen jazzaren esparruan, hori bai, betiere ahots bakarrarekin, berearekin, alegia. Kontrabaxu jotzaile gisa hamaika proiektutan parte hartzeaz gain, berak sortutako musika ere ondu zuen, eta gai horiek, dosi txikietan, haren disko guztietan sarrarazi zituen. Konposizio horiek une oro daude hizpide izan dugun ahots horren menera, egilearen mintzairari egokitua, haren doinuari moldatua, artistaren Musikari egokitua.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 11-20 €

Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa