Eskurrik onenak

irudiaIzena: Eskurrik onenak
Egilea: ESKEAN KRISTO
Argitaletxea: Baga-Biga
Azalpena:
2012an maketa argitaratu zuten eta ez zen oharkabean pasatu. Oihartzuna izan zuen zenbait musika argitalpenetan, baita euskal rock zale mokofinenen artean ere. Arratiako taldearen aurkikundea ez zen nolanahikoa izan, harrigarria baizik. Rock&roll zaharra eta letra garratzak, mimoz landuak. Beraien adina eta proposamena ez zetozen bat. Zenbait lehiaketa irabazi ostean, iaz ibilbide diskografikoa hasi zuten lehenbiziko lan luzearekin. “Azote kaldüz!” diskoak zirrara sortu zuen. Rock klasiko onenaren esentzia biltzen du. Rolling Stones britaniarren aldaka kolpeak, eta Lynyrd Skynyrd estatubatuarren bizar luzeak. Guns n’ Roses, hard, glam eta punk izan zirenekoak; musikaren doinuaz gain, musika horren jarrerak ere taldea markatzen duelako. Orain bigarren lanari aurre egiteko ordua iritsi zaie. Zeregin zaila, edo hori dio rockaren mitologiak. Horrela bada, Arratiako boskoteak gainditu egin du suzko froga hori, eta nota ona atera du. Zinez mamitsua da “Ezkurrik onenak”.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: <10 nbsp="" p="">


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa