Getxo JazzGetxo Jazz

irudiaIzena: Getxo Jazz
Egilea: Maciek Wojcieszuk Quintet
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena:
Maciek Wojcieszuk Quintet poloniar taldeak jazz talderik onenaren saria irabazi zuen Getxoko2015. Nazioarteko Jazz Jaialdian. Haren kideak, Maciek Wojcieszuk (bateria), Pawel Palcowski (tronpeta), Kuba Łępa (saxoa), Paulina Atmanska (pianoa) eta Adam Tadel (kontrabaxua), Karol Szymanowski Musika Akademiako Jazz Institutuko ikasleak dira, Katowice-n, Polonia. Guztiak ere oso aktiboak dira Poloniako jazz eszenan. Artista askorekin jo dute eta taldeko liderrak (Maciek Wojcieszuk, bateria) jazz musikaz duen ikuspegia aurkezteko jaio da boskotea. Haren lana jazzaren hainbat eraginen emaitza da, baina baita, folk, rock, Balkanetako musika eta beste batzuek eragindakoa ere. Haien musika zinez sendoa da. Musika ederra da, konposizio helduekin, eta inprobisatzeko gaitasun handiz jota dago. Jazz tradizioaren barruan kokatzen dute beren burua, hard bop estiloaren kutsu handiarekin. Hala eta guztiz ere beren estiloa sortu dute, erritmo interesgarriekin, jazz modalaren, funkaren, rockaren eta abarrekoen eraginekin.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 11-20 €

Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa