Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Hau

irudia

Izena: Hau
Egilea: Neighbor
Ilustratzailea: Maite Larburu
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak
Azalpena:
neighbor, bizilagun euskaraz, Amsterdameko auzo berean jaiotako proiektua da. Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira auzo honetako biztanleak. Bikoteak antzinako musika klasikoa du ogibide, Larburu biolinista da, eta Cheatham, viola de gamba-kontrabaxularia. neighbor proiektuarekin hala ere, Maite eta Joshek, haien musikagintza eraldatu dute; kantagintzan murgildu dira, hain zuzen ere. ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak 2013) izan zen neighbor bikoteak kaleraturiko lehendabiziko diska. Kritikaren zein ikuslegoaren arreta ederki deitu zuen lan honek. Fermin Etxegoien kazatariaren hitzetan: Maite Larburu, ate handitik sartu zaigun Ura patrikan diskoaren bitartez, kantari eta biolinista. Herri kantagintza modernoan aritzeko neighbor bikotea sortu du, Josh Cheatham gitarjolearekin. Oraingoan, neighbor, bigarren albuma aurkeztera datorkigu: HAU (Gaztelupeko Hotsak 2016). Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak kasu honetan; ukeleleak, gitarra elektrikoa, sokazko instrumentuak eta klarinete baxua izan dira HAU soinu bihurtu duten instrumenuak. Xabier Montoia kantariak esanda bezala: Pop musikaren topikoak dioenez, talde batentzat zailena, bere bigarren diskoa sortzea da, batez ere lehendabizikoa arrakastatsua izan bada, Ura patrikan izan zen bezala. Neighborrekoak lasai egon daitezke, ordea, disko zoragarria baita HAU.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
Prezioa: 10 €

Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa