Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Klasiko bitxi, arront klasiko

irudiaIzena: Klasiko bitxi, arront klasiko
Egilea: Joxemiel Bidador-Aritz Galarragaren edizioa
Argitaletxea: Pamiela
Azalpena: Joxemiel Bidador (Iruñea, 1970-2010) izen ezinbestekoa da honezkero gure literaturaren historian. Besteren gainetik, ikertzaile gisa euskal literaturaren historiografia osatzeko egin zuen ekarpen handiagatik. Hainbat idazle eta testu ahanzturatik atera zituen, edota, zuzenean, ordura arte ezezagun zirenak plazaratu. Bestalde, maisuki uztartu zituen ikerketa zorrotza eta zabalkundea. Laurehun artikulu baino gehiago argitaratu zizkioten Euskal Herriko egunkari eta aldizkarietan. Adibidez, Euskaldunon Egunkaria-ko Nafarkaria gehigarrian, 1995etik 2001era, 262 guztira. Horietarik gehienak bildu ditugu liburu honetan, euskarazko testu-egileak aipagai dituztenak, euskarazko literaturaren nolabaiteko alde ezezaguna agerrarazten digutenak. Liburu hau ez baita euskal literaturaren historia ohiko bat, historia osotua, euskal literaturaren historia osatzera datorren liburua baizik. Hain zuzen, euskal literaturaren B alde moduko bat da orriotan aurkituko duguna. Halakorik egon zitekeenik ez genuen uste. Bada, Bidadorrek erakutsi zigun.
Adina: Helduak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-7681-971-5
Prezioa: 25 €

,
Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa