Untxiren ohitura txarrak

irudiaIzena: Untxiren ohitura txarrak
Egilea: Julian Gough
Ilustratzailea: Jim Field
Itzultzailea: Edu Zelaieta Anta
Argitaletxea: Ibaizabal
Azalpena: Gaia: Hartz eta untxi baten arteko adiskidetasuna. Girotzea: Baso batean, neguan. Bildumaren laburpena: Hartz eta Untxi lagun bitxiak dira. Ez dirudi ezer dutenik berdin; ordea, biek ikusiko dute elkarrekin daudenean bizitzan hobeto moldatzen direla. Laburpena: Hartz hibernaziotik behar baino lehenago itzartu da, bere koban jatekoa lapurtu dion arrotza sartu baita. Erabaki du ez duela lo gehiagorik egingo, eta elur panpina egiten saiatuko dela. Kanpoan Untxi ezagutu du, umore txarreko pertsonaia bat; Untxi saiatuko da Hartz engainatzen (bera izan da lapurra), eta jeloskor jarriko da panpinagatik. Otso bat agertuko da, eta, hori dela eta, Untxi konturatuko da Hartz lagun izatea bikaina dela: otsoa urruntzen du, ez du inolako gorrotorik berarekin nahiz eta oso txarto portatu izan, eta elkarrekin hainbat gauza egin ditzakete. Horrela hasiko da bildumako bi pertsonaia nagusi horien arteko adiskidetasuna.
Adina: 05-09
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9106-267-7
Prezioa: 11 €

Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa