Con la tecnología de Blogger.

Facebook

Hartz gogaikarria

irudiaIzena: Hartz gogaikarria
Egilea: Vivian French
Ilustratzailea: David Melling
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Azalpena: Gaia: Ume baten abenturak, zaldun bilakatu artekoak. Girotzea: Gaztelu bat da, leku fantastiko batean. Bildumaren laburpena: Sam J. Butterbiggins-ek zaldun noble bilakatzearekin amesten du. Samek, bere izeba-osaben gazteluko egonaldian, pergamino magikoa aurkitu zuen; bertan zekarren zenbait erronka gainditu behar zituela. Prune lehengusina astunarekin, Egg izebaren bitxikeriekin eta Archibald osabarekin eta bere izaki arrotz guztiekin batera bizitzea ez da erraza izango. Hala ere, pergamino zahar bat aurkitu izanak arrastoa emango dio benetako zaldun noble bilakatzeko, eta guztiak merezi izatea ekarriko du. Laburpena: Samen ametsa zaldun noblea izatea da, eta horretarako sei proba gainditu behar ditu. Abentura honetan Samek ezpata baliotsu bat aurkitu behar du, eta gaztelu bat harrapatu! Bila dabilela, ipotx ipurterre bat eta oso hartz gogaikarria aurkituko ditu; horren ondorioz, Samek eta Prunek zaldun noblea izatea benetan zer den pentsatuko dute.
Adina: 05-09
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-9106-391-9
Prezioa: 10,50 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa