Armiarmak parapentean

irudiaIzena: Armiarmak parapentean
Egilea: Maribel Aiertza Rementeria
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena Erize
Argitaletxea: Elkar
Azalpena:Kuluku gainean haize leun gozo batek orrazten ditu belar eta zuhaixkak. Lekua eta eguraldia aproposak dira parapenteak probatzeko eta horretarako daude hantxe Gabriela eta Abelardo armiarma parea. Talaia eder hartatik aztertu dute hiria eta erabaki dute erroskila itxurako teilaturik gabeko etxe biribil handian hartuko dutela lur: zezen-plazan. Bidean, ordea, galdu egingo dira eta nahikoa lan izango dute berriz elkartzeko. Bi armiarmen ikuspegitik hainbat abentura bizitzera eta animaliei gizakiei buruz gogoeta egitera eramango du irakurlea ipuin honek.
Adina: 05-09
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-9027-708-9
Prezioa: 11,50 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa