Euskal Herria itsastarra - San Juan baleontzitik

irudiaIzena: Euskal Herria itsastarra - San Juan baleontzitik
Egilea: Albaola itsas kultur faktoria
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: San Juan baleontzia Pasaian eraiki zuten XVI. mendean, 1560 urte inguruan. Gaur egun, munduko urpeko ondarearen ikurra da ontzia, UNESCOk hala izendatuta. Euskal Herriko itsas historiaren handitasunaren froga bizia da itsasontzi hau. Liburu hau gure izaera itsastarraren ikuspegi berri bat ematera dator. Itsasoari begira bizi zen Euskal Herria ezagutarazi nahi du, mundu mailako ekarpenak egin dituen itsas herria azaleratuz eta itsasoa gure izaeraren nahiz garapenaren erdigunean kokatuz. Ziur gaude, irakurri eta gero, beste talaia batetik begiratuko diozula munduari zein gure herriari.
Adina: Helduak
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-9027-383-8
Prezioa: 22,50 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa