Sofa II

irudiaIzena: Sofa II
Argitaletxea: Bonberenea
Azalpena:
2012.urtetik bada musika ulertzeko modu berezi bat, bada musika hori beraiena egiteko grin izugarri bat eta bada, noski, hau biltzen duen izen bat: Sofa. Musikaren zentzua gertuagokoa bilakatuz erabat, erraz entzuten den talde bat. Erraz entzuten da, gozatzen delako, baina, lan asko eginikoak dira, hasi zirenetik, gaurko egunerarte. Berrohogei kontzertu baino gehiago eta bigarren estudio lana kaleratzeko lana bizkarrean hartuta, bueltan dira iada Sofa. Zumaiako bat eta Zarautzeko bik osatzen duten talde honek Bonberenea Ekintzak plataforma aukeratu dute oraingoan beraien lana gauzatzeko. 2017Ko otsailean grabatua, Karlos Osinagaren zuzendaritzapean ekoiztu dute beraien lan berria, bederatzi abestiz osaturik. Rock instrumental fin-fina daramate beraien lanaren ardatz gisa. Abestien oinarriari egindako homenaldi sutsu bat da beraiena, abeslaririk eta letrarik gabe, musikaren armoniari eta konposizioari garrantzia emanez, beraien sentipenak azaleratzen dituzte diska biribil honetan. Musikaren indarra zabaltzeko nahian, hirukote honek, izugarrizko freskotasuna ematen dio euskal musikaren panoramari, izan ere, beraiena da, freskoa izanik, korrontetik hat geratzen den lan bat. Ilusioz eta gogoz jantzitako lan honek ez du entzulerik utziko iritzirik gabe; berezia den zerbait entzun nahi baduzu, entzun Sofa, entzun beraien “II” diska.

Adina: 12-16, Helduak
Urtea: 2017
Prezioa: 12 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa