MELOWY. Amets betea

irudia 
Izena: MELOWY. Amets betea
Egilea: Danielle Star
Argitaletxea: Mezulari
Azalpena:
Hor nonbait, galaxia urrun batean, izar ezagunak baino harantzago, Aura planetak dir-dir egiten du, argi urreztatu magikoak bildurik. Bertako itsaso sorginduan lau uharte daude, eta haietan oso antzinako lau erreinu: Neguko Erreinua amatistazko uhartean, Udaberriko Erreinua esmeraldazko uhartean, Eguneko Erreinua errubizko uhartean eta Gaueko Erreinua zafirozkouhartean. Aura planetako biztanleak pegasoak dira, zaldi hegodunak koloretako ilajea eta zurdak dauzkatenak. Pegaso batzuek, jaiotzen direnean, hegoetan ikur bat daukate eta baita ikuskizun dagoen ahalmen magiko bat ere. Arrek Mega izena dute eta emeek Melowy.
 Hamalau urte betetzean, Melowy guztiek euren erreinua uzten dute amets bat betetzeko: Destiny eskolako ikasleak izatea. Eskola ospetsua da hura, eta Aurako zeruan dago, hodeiek inguraturik. Destinyko gazteluan Melowy gazteek euren ahalmena garatzen ikasten dute. Gainera, hodei arteko eskola horretan lagunak egiten dituzte, ausartak izateko ikasten dute eta baita handitzean beharko duten bidea aurkitzeko ere.
Adina: 05-09
Urtea: 2017
PAPEREKO EDIZIOA
ISBN: 978-84-271-4014-1
Prezioa: 1,95
EDIZIO DIGITALA
ISBN: 978-84-271-4067-7
Prezioa: 1,95


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa