Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

irudiaIzena:Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua
Egilea: Asia Citro
Ilustratzailea: Maddi Aranguren Zubimendi (Elhuyar)
Itzultzailea: Ane Goenaga Unamuno (Elhuyar)
Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa
Azalpena: Liburu hau ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapenak dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri. Liburuak 100 ariketa praktiko biltzen ditu, eta zortzi kapitulutan banatuta daude: - Landareak eta haziak - Ura eta izotza - Lizuna, bakterioak eta onddoak - Ingeniaritza - Janaria eta gozokiak - Bikarbonatoa eta ozpina - Ingurumen-zientzia - Bizidunak
Adina: 05-09
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-947451-0-2
Prezioa: 16,15 €


Partekatu zure ezagunekin :
#019130;
Copyright © 2014. EUSKARAGIDA.EUS
Plantilla: Johny Template - Garapena: Ttipi-Ttapa