Euskarazko Produktuen Gida

Esku artean duzun euskaragida.eus liburuxkak azken urtean zehar 0-12 urtekoei zuzenduta merkaturatu diren euskarazko kultur eta aisialdiko produktu interesgarrienak jasotzen ditu.

Nolanahi ere, adin guztiei zuzendutako produktuen informazioa www.euskaragida.eus webean duzu.

Gida etengabe berritzen da aipatutako webean, eta beste aukera batzuk ere eskaintzen dira bertan, besteak beste, aurreko urteetako produktuak, eta jokoetan on line aritzeko nahiz produktuak erosteko aukera.

Gainera, harpidetza ere egin dezakezu, eta hartara zure posta elektronikoan berrikuntzen buletina jasoko duzu. Ziur naiz biak baliagarri izango zaizkizula.

Aurten gainera, harpidedun izateak badu saria. Ikasturtean zehar euskarazko produktu sorta batzuen zozketetan parte hartuko duzue.

 

Goza ezazu euskararekin!

 

2016 HIRIBURUTZAKO, KULTURAKO, EUSKARAKO ETA HEZKUNTZAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA
Miren Azkarate Villar