Deskribapena

Deskribapena

Gaur galtzea tokatzen da

Egilea: Gotzon Hermosilla

Argitaletxea: Elkar

Azalpena: Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-9027-858-1

Prezioa: 12 €

BILATZAILEA

PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK