Ahotsak eta itzalak

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Maixa Zugasti

Argitaletxea: Erein

Azalpena: Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira…

Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-9109-286-5

Prezioa: 18€

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK