Eguzki gorri bat

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Markos Untzeta & Esku Hutsik

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

Hiruzpalau urteaz behin disko bat argitaratzeko ohitura gordez, bosgarren diskoa dakar besapean Markos Untzetak. Azken urteetan zuzenekoetan lagundu dioten musikariekin grabatu du, talde izaera indartu etu soinu oinarrizko eta zuzenago baten alde egin du Untzetak. Untzetaren biografia musikalean ohikoak diren estiloak eta eraginak biltzen ditu Eguzki gorri bat-ek: rock amerikarra, bluesa, folka, countrya… Entzule finak Tom Petty, Neil Young edota Lucinda Williamsen oihartzunak antzemango ditu melodia eta atmosfera ederrez beteriko kantu hauetan, baina aldi berean jabetuko da influentzia horiek guztiak bere nortasunaren galbahetik pasatzeko Untzetak beste behin erakusten duen trebezia eta heldutasunaz.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 10 €

BILATZAILEA

PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK