Iruñeko historia. Hiriaren ibilbidea historian barna

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Zenbait egile

Argitaletxea: Pamiela

Azalpena: Liburu honen helburu nagusia Iruñeko historiaren bilakaera aztertzea da, jakintza arlo eta ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta. Historiari buruzko artikulu sorta honetan aztergai ditugu geografiak, hiriaren bilakaera politikoak, gizartearen egitura sozialak, kulturaren garapenak eta hizkuntzen presentziak baldintzatu eta bideratutako zenbait prozesu; izan ere, faktore horiek guztiek garrantzi handia izan dute Iruñearen bilakabidean aldi historiko guztietan. Hori dela eta, ezinbestekoa izan zaigu diziplina-anitzeko ikuspuntu batetik abiatzea eta bilakaeran eragina izan duten ezaugarri guztien azterketa egitea. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruñeko historiari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten 2002ko abenduan eta 2003ko maiatzean. Euskararen bizitzan, lehenbiziko aldiz seguru aski, baziren Iruñeko historiaren jakintza eta euskararen goi-mailako ezagutza zituzten unibertsitate mailako adituak. Haiengana jo genuen euskaraz idatzitako hiriaren lehen historia gauzatzeko. Orain orduko ponentzia haiek eguneratu ditugu, eta hiriaren ikuspegia zabaltzen duten beste hainbat lanekin osatu. Emaitza eskuetan duzun liburu eder eta aitzindari hau duzu.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-9172-053-4

Prezioa: 25 €

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK