Maitatzea nahiago

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Enekora

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena: Eneko Larrañaga musikari zestoarra txikitatik ibili da gitarra eta ahotsarekin hainbat taldetan.

2000-2006 epealdian Ttakunpa taldean aritu zen kontzertuak ematen eta perkusio afrikarraren eta bere kulturaren barruan sakontzen.

2005ean kora ezagutu zuen perkusio afrikarrari buruzko ikastaro batean, maisua kora jotzailea izanda. 2007an musika tresnak txundituta eta maisu hark korak egiten dituela jakinik, bat egiteko eskatu zion. Horrela hartu zuen lehenbizikoz kora bat esku artean. Orduan hasi zen kora ikasten eta aukerak probatzen. Garai hartan, Dugukolo taldean instrumentu osagarri bezala planteatzen zuen arren, pixkanaka kantak osatu eta bakarlari modura jotzen hasi zen.

Ondoren, koran murgildu eta Enekora proiektua sortu zuen 2007an bakarlari bezala. 2013an Kora izpiak diskoa grabatu eta laukote formatu bat osatu zuen. Talde proiektua buruan zuelarik, seikote+emanaldi bisualen formatua osatu zuen, bide honen fruitua da Maitatzea nahiago.

Korarekin Acoustic Glorious taldearekin aritu, da eta kolaborazio batzuk egin ditu: Flores de la frontera dokumentalaren soinu banda originalean…

Gaur egun gitarra maisua da Azpeitian eta Elorrion, eta Enekora proiektuarekin dabil buru-belarri.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2017

Prezioa: 11-20 €

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK