Manez eta Kobreak

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Manez eta Kobreak

Argitaletxea: Kalapita Produkzioak

Azalpena: Thierry Bizkari Kalakan taldeko kide ohiaren proiektu berria da Manez eta Kobreak. Thierryk bere kantuak aurkezten dizkigu. Lekukotasun intimo bat emaiten digu. Bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu. Olerkari eta bertsolari batzueri alegia eta kondaira horiek idaztea eskatu die (Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa edo Itxaro Borda). “Kantu horiek lurrarekin dudan harremana aipatzen dute : errotu edo abiatu, joan eta aske izan edo egon eta betikotu. Halaber, besteekin dudan harremana galdezkatzen dut : komunitate baten parte izan edo bazter izan? Zer urruntasuna hartu besteen entzuten egoiteko, erraiten dena eta erraiten ez den guzia onartzeko? Nere ezberdintasuna eta nortasuna nola onartu?”. Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txistukatzen diren kantuen bizitasuna dauka.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €

 

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK