Marmokak eta itsas izarrak

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Txuma Murugarren

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen Lokatzetan Play single bildumari hasiera eman dio Txuma Murugarrenek. Bi abesti jasotzen ditu biniloak: “Egun mixerableak” eta “Marmokak eta itsas izarrak”. Ohiko musikariez inguratu da Murugarren bi kantuok —gehi epilogo instrumental bat— Mutrikuko AME estudioan grabatzeko: Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Aceves (teklatuak) eta Natxo Beltran (bateria). Horrez gain, luxuzko kolaboratzaileak izan ditu: Angel Unzuk bouzukia jo du Marmokak eta itsas izarrak abestian, eta Sorkun eta Nahiara Arrietak koruak egin dituzte Egun mixerableak izenekoan. Bi kantu bakarrik izanagatik grabazioa ez da azkarra izan, patxadaz egindakoa baizik, musikariek xehetasun guztiak zaindu egin baitituzte Murugarrenen lirikarekin bat datozen atmosfera iradokitzaileak sortzeko bi abestietan, lehor eta iluna soul kutsua duen “Egun mixerableak” kantuan, eta malenkoniatsu eta ia onirikoa singleari izenburua ematen dion pop harribitxian.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 4,5 €

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK