Txakurrak eta gailetak

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Linda Chapman

Ilustratzailea: Kate Hindley

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Azalpena: Gaia: Hannahren amaren gozotegi, gozogintzaren gainean duen zaletasuna eta bere adiskideekiko harremanak. Girotzea: Gaur egun, Britainia Handiko hiri txiki batean. Bildumaren laburpena: Hannahren bizitza zeharo aldatu zen bere ama berriro ezkondu zenean eta Azukrea eta Kanela izeneko gozotegia irekitzeko ametsa bete zuenean. Orain beste hiri batean bizi da, beste ikastetxe batera doa, bi ahizpa txiki dauzka eta lagun talde berria. Ez da egoera makala! Laburpena: Hannah eta Mia lagunek euren hiriko txakurtegiko Ateak Zabalik eguneko ospakizunean laguntzea erabaki dute. Izan ere, txakurtegiak diru arazoak dauzka eta beharbada itxi egingo dute. Horretarako ekintza asko antolatu dituzte eta, pixkanaka, laguntzaileak inguratuko dituzte. Baina Abi izeneko neska bat ezagutu dute, eta gaizki pasatzen ari dela dirudi. Bi lagunek ez dute lortzen hark bihotza zabaltzea, harengana hurbiltzeko ahalegina eginda ere.

Adina: 10-12

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-9106-474-9

Prezioa: 9,50€

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK