Txori baten portreta egiteko

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Jacques Prévert

Itzultzailea: Jose Angel Irigaray

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Azalpena: Arte eta sormenari buruzko alegia polit honetan biltzen dira Jacques Préverten poema ederrenetarik bat, 1943an idatzia, eta berau kolorez hornitzen duen Mordicai Gersteinen dohaina. Aipagarria da zeinen modu originalean iragaten den hiru izariko mundutik bidimentsiokora. Orobat nola islatzen dituen denboraren neurria, egonarriaren balioa eta izadia atzemateko modua. Funtsean, efimerotasunari buruzko gogoeta filosofikoa da: saiatzen gara atzematen dakuskigun eta desiratzen ditugun une eta irudipenak, lipar batez baizik ezin ditugularik atxiki. Gainditu beharrekoa, beraz, gurea ez dena geureganatzeko irrika hori, gure behakoa irekia izan dadin sentipen berrien aurrean.

Adina: 05-09

Urtea: 2018

 ISBN: 978-84-9172-031-7

Prezioa: 14 €

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK