Uda batez Kurdistanen

Kategoriak: ,

Deskribapena

Deskribapena

Egilea: Zekine Türkeri

Itzultzailea: Gerardo Markuleta, Eneko Gartzia

Argitaletxea: Elkar

Azalpena: 2014ako uda da. Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pasatako oinazeak eta momentuan bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu-eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan… Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje-sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-9027-748-5

Prezioa: 15,50 €

BILATZAILEA

HARPIDETZA EGITEKO BETE ONDORENGO FORMULARIOA





PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK