Zea Mays 20 urte

Deskribapena

Deskribapena

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena: CD ERREMIXAK + DVD ZEA MAYS ETA LAGUNAK BILBOKO KAFE ANTZOKIAN + ZEA MAYS ETA EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

Gure ibilbideaz, hasieratik orain arte taldekide berberak jarraitzeaz eta, batez ere, gure musikaz, harro gaude. Hori ospatzeko sekulako oparia egin diogu gure buruari, alde batetik erremixen CD bat eta beste alde batetik zuzeneko kontzertu bat eta Euskadiko Orketra Sinfonikoarekin grabatu genituen bideoak.

Erremixetarako, lagunak diren artista handien talentuaz baliatu gara gure abesti esanguratsuen nahasketak/erremixak egiteko, gure ibilbidearen zati bat birpasatuz, diskoz disko, emaitza sineztezin batekin. Abesti hauek guztiz aldatuta eta artista bakoitzaren filtrotik pasatuta entzutea magikoa izan da. Luxuzkoa izan da talde interesgarri hauetako artistek, Belako, WAS, Grises, El_Txef_A beste askoren artean, gure abestiekin lan egitea, beti eskertuko diegu.

Kontzertua 2015eko abenduaren 12an grabatu genuen Bilboko Kafe Antzokian. Eta pilo bat artista lagunek hartu zuten parte. Azkenengo 20 urteetan guretzako garrantzitsuak izan diren taldeen bertsioak jo genituen eta lagun horiek gurekin igo ziren oholtza gainera. Azkenik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Fernando Velázquezen gidaritzapean erabat zoragarria izan den esperientzia sartu dugu. Malkoak ere eragin dizkiguten gure hiru abestien bertsio zirraragarriak.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2017

 Prezioa: 8 €

BILATZAILEA

PAPEREZKO EDIZIOA

EBOOK

FACEBOOK